2014/12/03

ABENDUAK 3

Gaur abenduak 3, euskararen eguna ospatzen dugu Euskal Herrian.

Campusean prestatu dituzten ekintzetan parte hartzeko aukerarik ez dugu izan, baina arratsaldean Galdakaoko musika eskolak prestatutako ekintzetan murgilduta egon naiz. Egia esan, gaur ez dugu euskararen eguna bakarrik ospatzen, diskapazitatuen eguna ospatzen dugu baita.

Horregatik, egun polit hau aprobetxatuz, musika eskolako ume diskapazitatuekin emanaldi bat prestatu dugu, guztiok gozatzeko asmoz.

Honekin animatzen zaituztet, mota honetako ekintzetan parte hartzera eta euskaraz hitz egitera, baina ez bakarrik gaur, hurrengo 364 egunekin batera. "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"

No hay comentarios:

Publicar un comentario